Arautegia Goiburua

Adin eta maila guztiak

Zentro honetako ikastaroetarako izena ematean, ikasleak ondorengo baldintza guztiak onartzen ditu: 

 Hileko Ordainketa:

Hileko kuota aurrez ordainduko da kontu korrontearen bidez (hilero nahiz hiru-hilabetero) beste erara ordaintzeko posibilitaterik ez dagoelarik. Kobrua aldez aurretik burutuko da hileko lehenengo astean. Horrezaz, 1,50 €-ko errekargua kobratuko zaie erreziboa berreskuratu duten ikasleei. Behin kurtsoa hasita apuntatzen diren ikasleek hasitako hilabeteko prezioaren parte proportzionala ordaindu beharko dute.

 Matrikula:

Matrikula kontu korrontearen bidez ordainduko da, kurtso osoan zehar balio izango duelarik (Urritik Ekaina arte). Matrikularen prezioaren barne plaza erreserba dago. Zentroak ez die plaza gordeko inskripzio orria bete ez duten ikasleei. Kurtsoa amaitu baino lehen baja hartzen duen ikasleak aintzinatasuna galduko du hurrengo kurtsoan. Matrikula ez da bueltatzen.

 Bajak:

Baja eman nahi duen ikasleak, hamabost eguneko aurrerapenarekin jakinarazi behar du. Bestela, hileko ordainketa burutu beharko du. Baja hartzerakoan, idatziz jakinarazi beharko du, eta horretarako gure bulegoan eskura izango duen inprimakia erabiliko du.

 Taldeak

Taldeak, gutxienez bost ikasleekin osatuko dira. Zentroak, arrazoi pedagogikoak direla eta, ikaslea ikasgelaz aldatzeko eskubidea izango du.

 Puntualitatea eskatzen dugu arren.

%60ko asistentzia ez duten ikasleek maila hori errepikatu beharko dute.

 Klase Partikularrak:

Ikasleak huts egitekotan ez da klasea errekuperatuko.

 Taldeen gurasoekin bilera

Kurtso bukaeran umeen taldeen gurasoekin bilera bat gauzatuko da, zuen seme-alabek gurekin burututako garapenaren berri emateko. Hala ere, kurtsoan zehar irakaslearekin edo ikasketa buruarekin hitz egin nahi izan ezkero, hizkuntza eskolara deitu edo irakaslearekin gera zaitezkete. Horrezaz, bai kurtso erdian, bai bukaeran nota-boletin bat eskuratuko zaie.

 Títuluak:

Tituluren bat prestatzen ari diren ikasleek honen matrikula ordaindu behar dute. Azterketa egin eta gero kurtsoa amaitutzat emango da.

 Web:

Ch 6-etik gorako mailatan matrikulatutako ikasle guztiek bere password eta user name izango dute irakaslearekin edozein momentutan harremanetan jarri ahal izateko eta "web material" lan dezaten.

 Maileguak:

Liburu eta DVD mailegu zerbitzua badago zentruko ikasleentzat.